Ekonomia -

EITB Data

Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi

Jakingo zenuke zein herritan dagoen taberna eta jatetxe gehien? Pista bat: ez da hiriburua.

EITB DATA
EITB DATA
EITB DATA

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia (Araba), Zierbena (Bizkaia) eta Bastida (Araba) dira Euskadin taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, proportzionalki betiere, Eustaten datuak oinarri hartuta EITB Datak egiaztatu duenez.

Hain zuzen ere, Guardian 200 establezimendu dituzte 10.000 biztanleko; Zierbenan, 155; eta Bastidan, 118.

Hiriburuei erreparatuta, Bilbo eta Donostia EAEko batez bestekoaren (54) gainetik daude: Bizkaiko hiriburuan 68 taberna eta jatetxe daude 10.000 biztanleko, eta Gipuzkoakoan, aldiz, 63.

Gasteiz, aitzitik, batez bestekoaren azpitik dago: 50 establezimendu daude.

EITB Data

Bi herri, tabernarik eta jatetxerik gabe

Bestalde, bi herritan ez dago taberna eta jatetxe bakar bat ere ez. Elduain (Gipuzkoa) eta Arakaldo (Araba) dira horiek.

Establezimenduren bat duten herrien artean, hauek dira proportzio txikiena dutenak: Azkoitia (29), Legazpi (34), Oñati (38) eta Errenteria (38).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Gipuzkoako herriak Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Guardia Errenteria bideoak Azkoitia Albisteak Legazpi Abanto Zierbena Jatetxeak Tabernak Bastida EITB Data