Ekonomia -

GREBA SEKTORE PUBLIKOAN

Sektore publikoan greba deitu duten sindikatuek bilera batera deitu dituzte euskal erakundeak

Hitzordua urriaren 16an izango da, astelehenean. Gainera, Diputatuen Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei bilera erronda egiteko gonbita egin diete sindikatuek.

Deialdia egin duten sindikatuen elkarretaratzea, bi greba-egunen atariko. Argazkia: EFE
Deialdia egin duten sindikatuen elkarretaratzea, bi greba-egunen atariko. Argazkia: EFE
Deialdia egin duten sindikatuen elkarretaratzea, bi greba-egunen atariko. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko sektore publiko osoan greba deitu ondotik, deitzaileek Lan Harremanen Kontseiluan bilera batera deitu dituzte Eusko Jaurlaritza, EUDEL, Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin. Datorren astelehenean, urriaren 16an, izango da hitzordua, 12:00etan, ELA sindikatuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ohar batean azpimarratu dutenez, aipatutako erakunde guztiak dira "grebara deitutako 150.000 langileen lan baldintzen arduradunak". Horrekin batera, sindikatuek bilera erronda egiteko gonbita egin diete Madrilen EAEko hiritarren bozkekin ordezkaritza lortu zuten alderdiei.

Bilera horien guztien helburua da erakundeei eskatzea zerbitzu publikoen aldeko apustua egin dezatela, eta alderdiei, berriz, eskatuko diete Diputatuen Kongresutik "lan-erabakiak" Euskal Autonomia Erkidegoan har daitezen.

Hitzordu horiekin, sindikatuek "erakundeek eta alderdi politikoek gai horien inguruan duten jarrera ezagutu" nahi dute, eta "akordioak lortzeko aukerarik dagoen jakin".

ELA, LAB, CCOO, Steilas, Satse eta ESK sindikatuek bi greba egun deitu dituzte EAEko sektore publiko osoan, urriaren 25ean eta abenduaren 19an, besteak beste, erosahalmena bermatzea eta behin-behinekotasuna % 8ra murriztu arte enplegua kontsolidatzea eskatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza albisteak ELA albisteak LAB Grebak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa gaur Funtzionarioak argazkiak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Hezkuntza sistemako albisteak Steilas albisteak ESK sindikatua gaur