Ekonomia -
IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Bonbardaketa ospitale batean, Illarramendiren bahiketa eta euskararen aurkako epaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 18, hedabideetako lerroburu nagusiak:
-Bonbardaketa Gazako ospitale batean: Gazako ospitale nagusia bonbardatu dute, eta, ondorioz, ehunka pertsona hil dira. Hain zuzen ere, Gazako Osasun Ministerioaren esanetan, hildakoak 500 baino gehiago dira. Hala, urriaren 7an Hamasen eta Israelen arteko gerra lehertu zenetik izandako eraso odoltsuena izan da gaurkoa. 3.000 pertsonatik gora hil dituzte orain arte Gazan, eta 1.400 Israelen.
-Ivan Illarramendiren bahiketa: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak baieztatu du Ivan Illarramendi bilbotarra bahituta duela Hamasek, eta hura aske uztea eskatu du.
-Euskararen aurkako epaia: Erakunde publikoetan euskararen erabilera arautzeko prozesuak "zigorra" jaso du atzera. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu euskara lehenesten duen udal legearen hainbat artikulu. Hain zuzen ere, dekretuaren 9.2 artikulua, 11. artikuluaren lehenengo atala eta 12. artikulua baliogabetu ditu. Gainera, 18., 24., 27. eta 36. artikuluen eduki batzuk ere baztertu ditu.