Ekonomia -

Murrizketengatik protestatzeko

CCOO Euskadik ekintza bateratuak abiatzeko proposamena egin dio ELAri

Unai Sordo Euskadiko CC. OO. sindikatuko idazkari nagusiak esan duenez, garrantzitsuena "ez da hauteskundeen data, krisiaren aurrean estrategia bateratua diseinatzea baizik".

Unai Sordo Euskadiko CC. OO. sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Unai Sordo Euskadiko CC. OO. sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Unai Sordo Euskadiko CC. OO. sindikatuko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo Euskadiko CC. OO. sindikatuko idazkari nagusiak "hitz egiteko" deia egin dio ELAri, PPko Gobernuaren murrizketen aurka datozen hilabeteetarako "mobilizazio-egutegi bateratua" antolatzeko. Halaber, "bertan behera utzita dauden hitzarmen kolektiboen negoziazioak abian jartzeko" CC. OO.k lan egingo duela azpimarratu du.

Euskadiko CC. OO. sindikatuko buruak azaldu duenez, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak eskutitz bana bidali zien CC. OO.ri eta UGTri, aurreko batean bi sindikatu hauek bidalitako beste gutun bati erantzuteko.

Uztailaren amaieran estatu mailan eta Euskadin ere izandako Goi-Bilera Sozialean parte hartzeko deia egin zioten Muñozi, datozen hilabeteetako mobilizazioak "batera" prestatzeko. ELAk uko egin zion proposamenari. "Bere aldetik, greba orokorra deitu du ELAk", deitoratu du Sordok, "gainontzeko sindikatuei aurrea hartzeko". Hala ere, "hitz egiteko eta mobilizazio-egutegi bateratua egiteko" deia egin dio ELAri.

Sordok azpimarratu duenez, ez du edozein motatako mobilizazioa baztertu, greba orokorra barne, PPko Gobernuak ezarritako murrizketek "tankera honetako erantzuna merezi dutelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea