Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Greba itunpekoetan, gutxieneko soldataren igoera eta Gorka Urbizuren diskoaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Greba itunpeko ikastetxeetan. Argazkia: EFE
Greba itunpeko ikastetxeetan
Greba itunpeko ikastetxeetan. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 17, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Greba itunpekoetan: EAEko gizarte ekimeneko ikastetxetako lan gatazkak konpondu gabe jarraitzen du, atzo ELA, COOO, LAB, UGT eta Steilas sindikatuek Kristau Eskola eta Aice-Izea patronalarekin egindako bilera akordiorik gabe amaitu ostean. Ondorioz, sindikatuek urtarrilerako eta otsailerako iragarritako 10 greba egunei eusten diete, eta gaurkoa izango da, hain zuzen ere, lehendabizikoa.

- Gutxieneko soldataren igoera: Lanbide arteko gutxieneko soldata 1.080 eurotik 1.134 eurotara igotzeko akordioa gaur izenpetuko dute Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek. Joan den astean egindako batzarrean adostu zuten errenta hori % 5 igotzea eta erabaki horrek atzeraeraginezko ondorioa izatea 2024ko urtarrilaren 1etik.

- Gorka Urbizuren diskoaren aurkezpena: Gorka Urbizuk Hasiera Bat izeneko diskoa aurkeztuko du gaur, Larraungo Gabari gune irekian. 19:00etan hasiko da hitzordua, eta dagoeneko agortu dira zeuden gonbidapen guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Grebak gaur EAE gaur Lana Espainiako Gobernua argazkiak Musika albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Kultura 2024 Albisteak Gaztea Sindikatuen azken ordukoa Lan gatazkak Soldatak albisteak gaur Yolanda Diazen adierazpenak