Ekonomia -

LEHEN SEKTOREA

Nekazaritza sektorearentzat errespetua eskatu dute baserritar eta abeltzainek Iruñean

"Botere ekonomiko handiek nekazaritza sektorea kontrola ez dezaten gaude hemen", esan dute nekazariek, eta "herritarren babesa eta gertatzen ari denaz jabetzea" eskatu dute.

Manifestazioa burua. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Manifestazioa burua. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.
Josean Etxeberria, baserritarra: ''Ekainaren 1ean muga guztiak ixteko asmoa daukagu''

0:44

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2.000-3.000 lagun bildu dira Iruñean, Semilla y Belarra Nafarroako nekazaritzako profesionalen elkarteak eta 6F plataformak deituta, Nafarroako lehen sektorearentzat "errespetua" eskatzeko.

Antoniutti parketik abiatu da manifestazioa, Estatuko beste hainbat elkartetako kideekin batera, 'Lehen sektorearen defentsan' zioen pankartaren atzean. Armadaren etorbidea, Nafarroa Beherea, Merindadeen plaza eta Karlos III.a etorbidea zeharkatu ditu protestak, Gazteluko plazan amaitzeko.

Pedal bidez funtzionatzen duten traktoreetan zihoazen haurrek ireki dute martxa.

Jose Chocarro deitzaileen bozeramaileak hedabideei adierazi dienez, orain arte "dena hitz onak izan dira, baina oraindik ez dugu ezer sinatu". "Horregatik uste dugu gaur jendeak entzuteko eguna izan behar duela", erantsi du.

Negoziazioan izandako aurrerapenei dagokienez, oso gutxi aurreratu dutela esan du. "Bagenekien oso motela izango zela Gobernuarekin negoziatzea, baina hitz onez haratago ez dago ezer", berretsi du.

Ildo horretan, Josean Etxeberria baserritarrak adierazi du ekainaren 1erako muga guztiak itxiko dituen protesta bat prestatzen ari direla Iparraldeko eta Kataluniako baserritarrekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Nekazaritza Lan gatazkak albisteak gaur Abeltzaintza