Krisi Ekonomikoa -

Erreskatea

Rajoy: 'Ez du zentzurik ordainez hitz egitea erabakirik hartu gabe'

"Defizitaren helburua betetzeko Espainiaren konpromiso irmoa" berretsi du Rajoyk.

Mariano Rajoy eta Jyrki Katainen Finlandiako lehen ministroa.
Mariano Rajoy eta Jyrki Katainen Finlandiako lehen ministroa.
Mariano Rajoy eta Jyrki Katainen Finlandiako lehen ministroa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "ez du zentzurik erreskatea eskatzeak izango lituzkeen ordainez hitz egitea, oraindik erabakirik hartu ez bada".

Jyrki Katainen Finlandiako lehen ministroarekin bildu ostean, orain arte soilik Europako Banku Zentralak erreskatea eskatzen duten Europar Batasuneko herrialdeen bonuak erosteko azaldu duen "asmoa" dagoela adierazi du. "Ez dugu erabakirik hartu, beraz, ez du zentzurik etorkizunean gerta litekeenaz hitz egitea", gaineratu du.

Gobernuko presidenteak "defizitaren helburua betetzeko Espainiaren konpromiso irmoa" berretsi du, eta martxan jarritako "neurri eta erreformek Espainian eta Europa osoan eragin positiboa" izango dutela esan du.

Bestalde, erronka ekonomikoek "herrialde guztien eta Europar Batasunaren erantzuna" behar dutela esateko aprobetxatu du Rajoyk Finlandiako lehen ministroaren bisita.

Euroaren krisia soilik Estatu guztien eta Europako erakundeen batasunarekin eta koordinazioarekin gainditu ahal izango dela gaineratu du.

Rajoyren iritziz, "batera" egin behar da lan "bidaia orri bat ezarri eta ausardiaz banketxeen eta zergen batasunaren bidean, batasun politiko eta ekonomikoa sustatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea