Etxegabetzeak -

Lege berria

Bizitzarako eskubidea aipatu du Andaluziak desjabetzeak justifikatzeko

Bihar sartuko da indarrean legea, eta, aldi baterako, bankuei etxegabetutakoen etxeak desjabetzea aurreikusten du.

Etxegabetzeen kontrako manifestazioa. Argazkia: EiTB
Etxegabetzeen kontrako manifestazioa.
Etxegabetzeen kontrako manifestazioa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako Gobernuak etxegabetzeei aurre egiteko lege dekretu bat prestatu du, eta ostegun honetan argitaratu du Andaluziako Aldizkari Ofizialean. Aipaturiko legeak, bankuen eskuetan gelditzen diren etxegabetuen etxeak desjabetzea ahalbideratuko du. Lege polemiko hori babesteko, etxegabetuek bizitzarako duten eskubidea aipatu du Andaluziako Gobernuak.

Bihar sartuko da indarrean lege dekretu berria, "Etxebizitzaren funtzio sozialaren betetzea bermatzeko neurriak" deritzona, eta horren helburua etxegabetuek etxebizitza duin baterako duten eskubidea bermatzea izango da. Hala, kaleratuak izanagatik, beren etxean bizitzen jarraitzeko aukera emango zaie kaltetuei.

Etxebizitza alorrean gobernu andaluziarrak du eskumena, eta dekretuan Europar Batasunak martxoaren 14an emandako epaia aipatzen da. Europak neurriak hartzeko eskatu zien gobernuei ohiko etxebizitzak erabiltzea bermatzeko. Halaber, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalari, Espainiako Konstituzioari, Autonomia Estatutuari eta 1954ko Desjabetze Legeari egiten die erreferentzia lege dekretuak.

Bankuak etxegabetzea gauzatu baino lehen desjabetuko luke etxebizitza Andaluziako Gobernuak, hiru urtez, bertan bizi dena "bazterketa sozial arriskuan" badago edo etxea galtzea horren osasunarentzat "kaltegarria" izan daitekeela uste badu. Hala ere, ez dituzte desjabetuko pertsona fisikoenak diren etxebizitzak, ezta aisialdira, alokairura edota turismora bideratuko etxebizitzak ere.

Andaluziako Gobernuaren iritziz, gaitzesgarria da etxebizitza hutsak egotea, eta finantza erakundeei beren jarrera leporatu die.

Bestalde, lege dekretuan irakur daiteekenez, 9.000 euro arteko isuna ezarriko zaie etxebizitza hutsak alokairuan jartzen ez dituzten jabeei.

Neurriz kanpoko klausulen gaineko azalpenak eman ditu Kaleratzeak Stopek

Valladolideko Kaleratzeak Stop plataformak txosten bat aurkeztu du ostegun honetan Valladolideko epaitegietan, hipoteketako neurriz kanpoko klausulak zer diren azaltzeko.

Hainbat adibide jarri ditu plataformak, hala nola, bezeroak hipotekaren baldintzak ulertzen zituela ez bermatzea bankuak; zorraren ordainetan etxea ematea ez onartzea, etxearen tasazioak zorraren balioa gainditzen duenean; hasierako hilabeteetan interesak soilik ordaintzea; hipoteka betearazteko prozesuak abokaturik gabe tramitatzea; zenbait kasutan hipoteka sinatzeko abalak eskatzea; interes aldakorra ezartzeko metodo frantziarra erabiltzea edota hipoteka sinatzeko, beste hainbat finantza produktu izenpetzera behartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Espainia albisteak Etxegabetzeak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Higiezinen merkatua gaur