Etxegabetzeak -

Bigarren ahalegina

Emakume bat eta adin txikiko bat etxegabetu dituzte, Iruñan

Duela 6 urtetik Ezkaba auzoko alokairu sozialeko etxebizitza batean bizi ziren.

Kaleratzeak Stop elkartearen protesta ekitaldi bat. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop elkartearen protesta ekitaldi bat. Argazkia: EFE
Kaleratzeak Stop elkartearen protesta ekitaldi bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko familia bat etxegabetu dute ostegun honetan, Antsoaingo Etxegabetzeen Kontrako Plataformak salatu duenez. Emakume bat eta haren 8 urteko semea bizi ziren Ezkaba auzoko alokairu sozialeko etxebizitza batean.

Jesus Torres plataformako kideak azaldu duenez, 08:30ak inguruan etxebizitzan agertu dira udaltzainak, idazkari judiziala eta etxebizitzaren maizterra den Cogremasa enpresako abokatua kaleratzea gauzatzeko.

Emakumea eta haren semea goizean atera dira etxebizitzatik eta "kalean gelditu dira", Torresen arabera. "Ez dute nora joanik, orain asteburua pasatzeko tokia aurkitu diegu. Eskrupulurik gabe bota dituzte", gaineratu du.

2013ko maiatzan lehendabiziko etxegabetze ahalegina atzeratzea lortu zuten. "Orduan Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak kontua mugituko zutela pentsatu genuen, baina inork ez du ezer egin", salatu du.

Torresen esanetan, haurrak gutxitasun bat duela-eta "amaren lan aukerak oso urriak dira". Emakumeak 600 euro pasatxoko oinarrizko errenta jasotzen du.

Plataformako ordezkariak jakinarazi duenez, familiaren beharretara egokitutako etxebizitza bat lortzeko lanean jarraituko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea