Etxegabetzeak -

Etxegabetzeak

Etxegabetzeak % 1,2 jaitsi dira Euskadin bigarren hiruhilekoan

Hiru lurraldeetan 331 kaleratze egin zituzten. Kopururik altuena Bizkaian izan zen, zehazki, 202 etxegabetze.

Etxegabetze baten aurkako protesta Iruñean. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia.
Etxegabetze baten aurkako protesta Iruñean.
Etxegabetze baten aurkako protesta Iruñean. EiTBko bideo batetik ateratako argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxegabetzeak % 1,2 jaitsi ziren EAEn urteko bigarren hiruhilekoan. Guztira, 331 kaleratze izan ziren denbora tarte horretan. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) argitaratutako datuen arabera, zenbatekorik altuena Bizkaian izan zen; lurralde horretan, 202 kaleratze kudeatu zituzten.

Araban ere, kaleratzeen ehunekoak behera egin zuen. 64 utzarazpen egin zituzten, aurreko hiruhilekoan baino % 7,2 gutxiago. Gipuzkoan, aldiz, etxegabetzeek gora egin zuten. 65 prozesu izan ziren, aurreko tartean baino % 4,8 gehiago.

Estatuari dagokionez, azken hiruhileko horretan 17.152 kaleratze egon ziren. Aurreko lau hiruhilekoetan jaitsierak eduki ondoren, % 1,7ko igoera izan zen. BJKNk zehazten duenaren arabera, Estatuko igoera hori Hiri-errentamenduen Legearen ondorioz egindako % 6,1ko igoerak eragin du.

Etxegabetze gehien Katalunian egin zituzten. Erkidego horretan, 4.170 utzarazpen egin zituzten, Estatuan egindako guztien % 24,3. Andaluzian, 2.718 izan ziren; Valentzian, 2.245; eta Madrilen, 1.878.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Kaleratzeak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Etxebizitza albisteak BJKNari buruzko albisteak