Gizartea -

Trafikoa

30 km/h-ko abiadura muga ezarri dute Gasteizko hainbat kaletan

Neurri horrekin hiriko zarata eta kutsadura murriztu nahi ditu Udalak.

30 km/h abiadura muga ezarri dute Gasteizko hainbat kaletan. Argazkia: EITB
30 km/h abiadura muga ezarri dute Gasteizko hainbat kaletan. Argazkia: EITB
30 kilometro orduko abiadura muga jarri dute Gasteizko hainbat kaletan

1:14

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak 30 km/h-ko abiadura muga ezarri du hiriko hainbat kaletan. Gaurtik aurrera, beraz, ezin izango da abiadura muga hori gainditu kale horietan. Neurriak, hiriko 47 kaleri eragingo die.

Neurri horrekin Udalak hiriko zarata eta kutsadura murriztu nahi ditu.

Bide batez, txirrindularien segurtasuna hobetu nahi dute. Horretarako, aldaketak egingo dituzte hainbat kaletan. Abenduan hasi ziren lanak eta hilabete bukaerarako amaitzea espero du Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gasteizko Udala albisteak Euskal herriak Araba EAE Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Gaurko azken ordukoa EAEko kutsadura gaur