Gizartea -

Ekitaldia Donostian

Txillardegi, Esnal eta Arenaza omendu ditu Euskaltzaindiak

2012an zendutako Jose Luis Alvarez 'Txillardegi', Karmele Esnal andereñoa eta Josu Arenaza gogoratu eta omendu dituzte ostiral honetan.

Euskaltzaindiak iaz hildako hiru euskaltzain omendu ditu

1:11

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urtean hil ziren hiru euskaltzain omendu ditu ostiral honetan Euskaltzaindiak, Donostian: Jose Luis Alvarez Txillardegi, Karmele Esnal andereñoa eta Josu Arenaza gogoratu dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian egin duten ekitaldian.

Bertan izan dira, besteak beste, Martin Garitano ahaldun nagusia eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Urrutiak azpimarratu duenez, garai zaila ezagutu zuten Txillardegik, Arenazak eta Esnalek, ''gaur ez bezala euskara eta euskal kultura gutxietsiak eta beheratuak izan zireneko garaia'', alegia.

Jean-Louis Davant euskaltzainaren hitzetan, ''euskara batuaren aita'' izan zen Txillardegi, eta ''aitzindari zentzu askotan: abertzalea frankismoaren garaian, pentsamendu askeko sozialista, Iparraldeko lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa eta bide berrien bilatzaile nekaezina''. 2012ko urtarrilaren 17an hil zen Txillardegi, 84 urte zituela.

Txillardegiren izenean katedra bat sortzea proposatu dute

Txillardegik ''merezi duen aipamena izan dezan'', haren izena eramango lukeen katedra edo ikerketa zentroa abian jartzea proposatu die Euskaltzaindiari, Unibertsitateari eta erakundeei Joxe Austin Arrietak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea