Gizartea -

Istripua

Gizon bat zauritu da Donostian olatu batek harrapatuta

Paseo Berrian gertatu da ezbeharra, eta gizona osasun-etxe batera eraman dute, aurpegian dituen zauriak sendatzeko.

Olatuak Donostiako Paseo Berrian. Argazkia: EFE
Olatuak Donostiako Paseo Berrian. Argazkia: EFE
Olatuak Donostiako Paseo Berrian. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olatu batek 60 urteko gizonezko bat harrapatu du Donostian, eta aurpegian zauriak egin ditu, Udalak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 13:00ak inguruan gertatu da Paseo Berrian, Aldamar kalearen parean.

Olatu handi batek barraren kontra talka egin du, eta aurretik eraman du gizona. Ondoren, osasun-etxe batera eraman dute, aurpegian dituen zauriak sendatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du bihar eguerdira arte, olatu handiak direla eta; izan ere, 3,5 metro inguruko olatuak espero dira.

Donostiako Udalak gogoratu duenez, Paseo Berria itxita dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako informazioa Gipuzkoa Eguraldia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Iparraldeko kostaldea albisteak