Gizartea -
Ezbeharra
84 urteko gizonezko bat hil da Amurrion, gas leherketa baten ondorioz
Baranbio auzoko baserri batean gertatu da leherketa, eta ikerketa abiatu dute zer gertatu den argitzeko.
84 urteko gizonezko bat hil da Amurrion, gas leherketa baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Baranbio auzoko baserri batean gertatu da ezbeharra, eta, antza denez, butano bonbona bat lehertu da. Hildakoaren alabak aurkitu du gizonaren gorpua, eta larrialdi zerbitzuetara deitu du 13:25 inguruan.
Amurrioko Udaltzaingoaren arabera, leherketa baserri ondoko txokoan gertatu da.
Leherketak kalte material handiak eragin ditu, batez ere, teilatuan; horren zati bat erori egin da gainera.
Istripuaren berri jasotakoan suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruila batzuk ere bertaratu dira, eta ikerketa zabaldu dute gertaturikoa argitzeko.