Gizartea -
Iragarpena
Abisu laranja Euskadin, euriteengatik eta olatu handiengatik
Halaber, Segurtasun Sailak Uholdeen Ziozko Larrialdiko Plan Berezia aktibatu du.
Erredakzioa
Asteartean Segurtasun Sasilak ezarritako alerta laranja horia izatera pasatuko da eta 4 metro inguruko olatuak espero dira.
Euriari dagokionez, Kantauri isurialdean 24 orduan metro karratuko 80 litro baino gehiago botatzeko arriskua dago eta astearteko 18:00ak arte eutsiko diote alertari.
Halaber, elurragatik, haizeagatik eta izotzagatik abisu horiak ezarri dituzte. Elur-mailari dagokionez, 500 metrora jaitsi daiteke.
15:00tatik aurrera, haizeari dagokion abisu horia jarri duten haizeguneetan, 110 km/h ufadak espero direlako, eta haizeguneak ez diren Gipuzkoako eta Bizkaiko lekuetan 80 kilometro ordukoak espero direlako.
Halaber, Nafarroako Gobernuak elurra kentzeko 106 makina jarriko ditu martxan datozen orduetan, batik bat erkidegoaren iparraldean; denboraldi honetan martxan jarri den operaziorik handiena.
Gomendioak
Euriteek eragin dezaketen ondorio negatiboak ekiditeko, herritarrei neurriak hartzeko gomendioa egin die Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak.
Errepideetako egoera
Elurra arazoak eragiten ari da Araban eta Nafarroan. Ikusi hemen errepideetako egoera.
Bernedoko mendatea itxita dago kamioientzat eta ibilgailu artikulatuentzat eta autoek kateak behar dituzte. Kateak behar dira baita ere Opakua, Orduña eta Herrerako mendateetan.
Nafarroan ere hainbat errepide itxita daude elurraren eraginez.