Gizartea -

Hondakinen birziklapena

Nekazari eta abeltzainek 136 tona hondakin birziklatu dituzte Bizkaian

Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saila "pozik" azaldu da nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinen eta hondakin fitosanitarioen kudeaketan lortutako emaitzengatik.

Hondakinen birziklapen tasa nekazaritzan eta abeltzaintzan. EITB
Hondakinen birziklapena nekazaritzan eta abeltzaintzan.
Hondakinen birziklapen tasa nekazaritzan eta abeltzaintzan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

136 tona hondakin plastiko, 4.200 pote eta 9.650 kilo/litro hondakin fitosanitario likido, solido eta ontzi bildu dituztela adierazi du Bizkaiko Nekazaritza Sailak eta "pozik" dago lortutako emaitzengatik.

Irene Pardo Nekazaritzako diputatuak Bizkaiko landa garapenerako elkarteek kudeaketan izandako inplikazioa eskertu du eta pozik agertu da sektorea birziklatzean "geroz eta inplikatuago" dagoelako.

Bi bilketa mota egiten dira. Batetik, hondakin fitosanitarioen kudeaketan Nekazaritzako Foru Sailak zuzenean egiten duena, Nekazaritza Zerbitzuaren bidez. 37.000 euroko kostua izan du azken lau urteetan, eta, hari esker, 9.650 kilo/litro hondakin fitosanitario likido, solido eta ontzi bildu direla esan dute.

Bestetik nekazaritza eta abeltzaintzako hondakinak biltzen dira landa garapenerako elkarteen bidez. 2009. urtean 6 tona plastiko eta 180 pote bildu ziren. eta 2012. urtean, berriz, 136 tona eta 4.216 ontzi bildu direla nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gizartea bideoak Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Ekologia gaur Nekazaritzaren egungo albisteak Abeltzaintza albisteak Birziklatzea