Gizartea -
Elurra
Elurrak bigarren mailako zazpi euskal errepide ixtera behartu du
Errepide sare nagusia, ordea, erabat zabalik dago, EAEko eta Nafarroako Gobernuek jakitera eman dutenez.
Erredakzioa
EAEko errepide sare nagusia zabalik dago, baina elurra dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzeko gomendio egin du.
Bigarren mailako errepideetan, ordea, Zaldiaran, Herrera, Orduña, Montecalvo, Bidania eta Leintz-Gatzaga mendateak itxita daude.
Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, errepide sare nagusian ez dago arazorik. Bestalde, Belaguako mendatea itxita dago (NA-137 Burgi-Isaba-Frantzia) 47. kilometrotik aurrera haize zakarragatik eta izotzagatik. Eguerdiaz geroztik, Urbasako mendatea (NA-718, Lizarra-Olatzagutia) zabalik mantendu dute.
Itxitako mendateez gain, Astorkigana, Azazeta, Dima, Elosua, Bikotzgane, Las Muñecas, Gautzegaraigane, Otzaute, Opakua, San Miguel, Puerto de Vitoria, Urto eta Urkiolako mendateetan igarobidea galarazi diete kamioiei eta autoek kateak behar dituzte.
Kontsulta ezazu errepideen egoera eitb.com-en.