Gizartea -
Errekaldeko gaztetxea
Kukutzaren eraiste prozesua legezkoa izan zela adierazi du epaileak
Errekaldeko Auzo Elkarteak adierazi du gaztetxea eraisteko prozesuak ez zituela ohiko izapideak jarraitu.
Erredakzioa
Bilboko Administrazio Auzietako 5. zenbakiko epaitegiak iragarri duenez, Kukutza gaztetxea eraistea ahalbidetu zuen lizentzia legezkoa izan zen.
Epaian irakur daitekeenez, Bilboko Udalak legearen barruan jokatu zuen Kukutza gaztetxea eraisteko lizentzia Cabisa Eraikuntzak enpresari eman zionean 2011ko irailaren 2an.
Errekaldeko Auzo Elkarteak jarri zuen salaketa epaitegian. Epaiaren berri izan ostean, auzo elkarteak adierazi du gaztetxea eraisteko prozesuak ez zituela ohiko izapideak jarraitu.
Elkartearen iritziz, Bilboko Udalak Kukutza gaztetxeko kideekin akordio bat ixten ahalegindu behar zuen, "auzoko kultura-ekipamenduetako bat itxi beharrean".