Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emaztea hil eta zatitu egin du, Alacanten
45 urteko gizonezkoak emaztea ustez hil ostean, gorpuzkiak animaliak errausten dituen enpresa bati eman zizkion "zakur handi batenak zirela esanez".
Erredakzioa
Guardia Zibilak 45 urteko gizonezko bat atxilotu du emaztea ustez hiltzeagatik, Benijofar herrian (Alacant). Gizonezkoa albaitaria da eta klinika du bertan.
Ohar batean Guardia Zibilak esan duenez, 45 urteko gizonezkoa Almoradiko polizia-etxera joan zen, eta martxoaren 28an, emaztea klinikan hilda aurkitu zuela esan zuen.
Gizonezkoak esan zuenez, bertan zegoen medikamentu bat hartu omen zuen emakumeak, eta emaztea suspertzen saiatu zen arren, hil egin zen.
Hilda zegoela berretsi ostean, zatitu egin zuela kontatu zuen. Ondoren, gorpuzkiak etxera eraman zituen eta klinikan hiltzen dituzten animaliak errausteko erabili ohi duen enpresari deitu zion, zakur handi baten gorpuzkiak erraustu behar zituela esanez.
Ikerketako iturriaren arabera, bikotearen seme-alabek hainbatetan galdetu zuten amarengatik, eta gizonezkoak bidaia batean zegoela esan zien.
Guardia Zibilak gizonezkoa atxilotu du, 46 urteko emakumearen heriotzarekin lotura duelakoan.