Gizartea -

Gertakaria

Isuri kimikoa izan da Amurrion, baina ez du aparteko arazorik sortu

Istripua Tubacex enpresan gertatu da, eta azidoa ez da enpresaren eremutik atera. Gainera, ez da langilerik zauritu.

Amurrioko Tubacex enpresa. Argazkia: EiTB
Amurrioko Tubacex enpresa.
Amurrioko Tubacex enpresa. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isuri kimikoa izan da gaur goizaldean Amurrioko (Araba) Tubacex enpresan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Aipatu iturriaren arabera, SOS Deiak zerbitzuak isuri kimikoei aurre egiteko Larrialdi Plana jarri du abian berehala eta isuria enpresaren eremutik ez ateratzea eta langile guztiak onik ateratzea lortu du.

05:45 aldera gertatu da isuria, "azido fluorhidriko isuri txikia" hain zuzen ere. Enpresak berak eman dio abisua SOS Deiaki, eta erantzuna berehalakoa izan da.

Hori horrela, suhiltzaileak eta larrialdietarako teknikari bat joan dira istripua gertatu den lekura. Ertzaintzak enpresara joateko errepidea itxi du, baina 06:30erako berriro ireki du, arazoa konpondu zutela ikusita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea