Gizartea -

Hotel batean

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bat bortxatzeagatik

Gizonezkoak eskuak lotu zizkion, eta hoteleko gela batean utzi zuen biktima. Gainera, poltsa eta dirua lapurtu zizkion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

26 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Gasteizen, bertako hotel batean emakume bat bortxatzeagatik eta horri eraso egiteagatik. Eraso egin eta gero, eskuak lotu zizkion eta hoteleko gela batean utzi zuen emakumea, poltsa eta dirua lapurtu ostean.

Apirilaren hasieran izan zen erasoa, baina atzo atxilotu zuen Ertzaintzak ustezko erasotzailea, Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. Gizonezkoaren etxean bertan atxilotu zuten.

Biktimak salaketan azaldu zuenez, diru truke sexu-harremanak izateko joan ziren hotelera. Baina behin gelan zeudela, gizonezkoak eraso egin zion, eta gogoz kontra sexu-harremanak izatera behartu zuen.

Erasoaren ostean, eskuak lotu zizkion eta gelan utzi zuen biktima. Halaber, poltsa lapurtu, eta dokumentaziorik eta dirurik gabe utzi zuen.

Biktimak ihes egitea lortu zuen eta hoteletik atera zenean erasotzailearekin egin zuen topo. Azken honek gertatutakoaren berri inori emanez gero, hil egin zuela esanez mehatxu egin zion.

Hainbat eguneko ikerketaren ostean, Ertzaintzak atzo aurkitu zuen gaztea, eta sexu-erasoa eta lapurreta egotzita atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Sexu erasoak Turismo-baserriak gaur