Gizartea -

Wert Legea onartu dute

Jaurlaritza, hezkuntza erreformaren kontra helegitea jartzeko prest

Ministroen Kontseiluak LOMCE legea onartu du ostiral honetan. Eusko Jaurlaritzak iragarri du helegitea aurkeztuko duela legeak euskal gobernuaren hezkuntza eskumenak urratzen baditu.

Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea
Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak iragarri du helegitea aurkeztuko duela Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, ostiral honetan onartutako LOMCE legeak euskal gobernuaren hezkuntza eskumenak urratzen baditu.

Hala adierazi du Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak. Hala ere, ezer egin aurretik, legeak Jaurlaritzaren eskumenak urratzen dituen frogatu nahi dute. Horrela bada, Jaurlaritzak ez du "zalantzarik izango", eta helegitea aurkeztuko du.

Erkorekaren ustez, mekanismo guztiak agortu behar dira helegitea aurkeztu aurretik. Horren esanetan, "arriskutsua da" Estatuak autonomia erkidegoekin dituen arazoak Auzitegi Konstituzionalaren esku uztea.

Azaldu duenez, inozoa da eskumenen harira, Auzitegi Konstituzionalean helegiteak aurkeztea eraginkorra dela pentsatzea. Gaineratu duenez, bertako kideen aukeraketak organo horren objektibotasuna eta inpartzialtasuna kolokan jartzen ditu.

Ildo horretan, Euskadin hezkuntza erreforma abian jarri dadin Jaurlaritzak bere esku dagoen guztia egingo duela esan du Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak. Uriartek ere zabalik utzi du Konstituzionalera jotzeko aukera.

Eusko Jaurlaritzak ''ez du batera gustuko legearen aurreproiektua'', sailburuaren hitzetan, ''eskumenak inbaditzen dituelako'' eta ''hizkuntza koofizialen tratamenduan atzera egiten duelako''.

Edonola ere, Uriartek aitortu du ez duela ''itxaropen handirik, Hezkuntza ministroaren jarrera ikusita''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntza Lege Berria albisteak Eusko Jaurlaritza Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Auzitegi Konstituzionala Hezkuntza sistemako albisteak