Gizartea -
Trafikoa
Bihar irekiko dute N-121-A errepidea, Irunerako noranzkoan
Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilaria bihar elkartuko da inguruko herrietako alkateekin, egoeraren berri emateko.
Erredakzioa
Ezustekorik ezean, bihar irekiko dute N-121-A errepidea (Iruña-Behobia) Irunerako noranzkoan. Maiatzaren 18an beste luizi bat izan zen Belaten, 27,5 kilometroan, eta ordudanik itxita egon da.
Hala, Irunerako noranzkoan doazen gidariek Belateko eta Almandozeko tunelak erabili ahal izango dituzte, eta Iruñera doazenek Belateko portutik barrena (NA-1210 errepidea) joan beharko dute.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Sustapen saileko teknikoek errepidea berriz ere irekitzea segurua dela bermatu dute. Mendi hegalaren egonkortasunari buruzko ikerketa egin dute, eta nahikoa egonkor dagoela egiaztatu dute.
Bestalde, itxita egon den bitartean, Belateko portutik barrena, batez beste 7.000 ibilgailu igaro dira, tartean 2.000 kamioi.
Nafarroako Gobernuko Sustapen kontseilaria bihar elkartuko da inguruko herrietako alkateekin, egoeraren berri emateko.