Gizartea -

Tragedia Santiagon

Ingeniarien Eskolak 'giza akatsa' baztertu du 'ia' tren-istripuan

'Gidariaren edozein akats' egon izan balitz segurtasun-sistema "martxan" jarriko zela azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Santamera Bideen, Kanalen eta Portuen Ingeniarien Eskolako presidenteak baztertu egin du "ia" Santiagon izandako tren-istripua "giza akats" batek eragin izana, hala izan balitz segurtasun-sistema "martxan jarriko" zelako. Tren istripuan, 80 pertsona hil dira.

Santamerak azaldu duenez, ERTMS sistemak, Alvia trenak instalatuta zuenak, gidaria "deitzen" du, tarteka, inolako "zorabiorik" izan ez duela ziurtatzeko. 'Gidariaren edozein akats' egon izan balitz segurtasun-sistema "martxan" jarriko zela azaldu du.

"Sistema horrek oso ondo komunikatuta egon behar du. Segurtasun-sistemak gidariaren edozein akats atzemango luke: zorabiatuko baldin balitz edota deiei erantzungo ez balie, segurtasun-sistema martxan jarriko litzateke. Horregatik, nik giza akatsa baztertuko nuke, baina hori ere ezin da guztiz baztertu zorabioa eman daitekeelako edo segundo gutxi batzuetan edozer gauza gertatu", arrazoitu du.

Arrazoi posibleen artean, trena bihurgunean "gehegizko abiaduran" sartu izanda dago: "Baliteke segurtasun-sistemak kale egin izana" edota "trenaren gurpil batean izatea akatsa". "Zergatiak hainbeste izan daitezke... Oraintxe bertan, aurreratzea beldurgarria da", nabarmendu du.

Trenbidearen eta trenaren egoerari buruz Ingeniaren Eskolak esan duenez, gaur egun arte inoiz en zen antzeko istripurik izan. Halaber, trenak ez duela zertan istripuaren arrazoi izan azaldu du, arazorik gabe heldu baitzen bertaraino.

Tren-gidariak inputatu gisa deklaratzeko agindu du epaileak

Santiagoko Instrukzioko 3 zenbakiko Auzitegiko buruak istripua izan duen trenaren gidariak inputatu gisa deklarazioa emateko agindu du. Une honetan Poliziaren esku dago, Galiziako Justizia Auzitegi Gorenak zabaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea