Gizartea -

Jaurlaritzaren datuak

Etxeetan indarrez egindako lapurretek behera, Araban eta Gipuzkoan

Bizkaian, aldiz, gora egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2013ko lehen zazpi hilabeteotan, % 8,67 egin du behera Gipuzkoako eta Arabako etxebizitzetan (pisuetan, baserrietan eta txaletetan) indarrez egindako lapurreten zenbatekoak. Bizkaian, berriz, % 3,8 egin dute gora lapurretek, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera.

Hala, mota honetako 167 salaketa gutxiago jaso ditu Ertzaintzak aurten, joan den urteko epe bereko datuekin alderatuta.

Izan ere, 2012ko urtarriletik uztailera bitartean, EAEko etxebizitzetan indarrez egindako 1.924 lapurreta salaketa jaso zituen Ertzaintzak. Aurten, berriz, 1.757 izan dira jarritako salaketak.

Beherakada Araban (% 16,4) eta Gipuzkoan (% 28,6) izan da. Hala, 219tik 183ra jaitsi dira lapurretak Araban, eta 605etik 432ra Gipuzkoan.

Bizkaian, aldiz, % 3,8 egin dute gora (1.100 lapurreta izan ziren 2012an eta 1.142, berriz, 2013an).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea