Gizartea -

Zirkulazio istripua

Bost urteko neskato bat hil da Oionen, auto batek harrapatuta

Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, eta Logroñoko ospitale batera eraman zuten, larri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5 urteko neskato bat hil da, Oionen auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Antza denez, atzo 18:45ean gertatu zen ezbeharra. Haurra Nafarroa etorbidea zeharkatzen ari zela, auto batek harrapatu egin zuen. Ezbeharrean larri zauritu zen, eta Logroñoko San Pedro ospitalera eraman zuten.

Medikuek ezin izan dute haren bizia salbatu, eta goizaldean hil da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu zen ikertzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur Araba Umeak albisteak gaur Oion Euskal Autonomia Erkidegoa Errepideko istripuetan zauritutakoak Gizartea Arabako Errioxa azken ordukoa Harrapatzeen albisteak