Gizartea -

Tren istripua Santiagon

Adifeko azken 3 presidenteek inputatu gisa deklararatuko dute

Adifeko kontseilariek ere deklaratu beharko dute epailearen aurrean.

Santiagoko tren istripua. Argazkia: EFE
Santiagoko tren istripua. Argazkia: EFE
Santiagoko tren istripua. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Alaez magistratuak Adifek azken urteetan izan dituen hiru presidenteak inputatu gisa deklaratzera deituko ditu. Alaez uztailaren 24ean Santiagon jazotako tren istripua ikertzen ari da.

2011an Santiago-Ourense ibilbidea ireki zenetik, hiru pertsonen esku egon da Adifeko presidente-kargua. Gaur egungo presidentea Gonzalo Ferre da eta aurretik, Enrique Verdeguer eta Antonio Gonzalez Marin egon dira karguan. Horiez gain, erakundeko kontseilariek ere deklaratu beharko dute inputatu gisa.

Kaleratutako autoan jasotzen denez, magistratuak administrazio kontseiluko "presidente eta bokal izan diren pertsona guztien" identifikazioa errazteko eskatu dio Adifi. Enpresan beste hainbat kargu izan dituzten pertsonen izen abizenak ere eskatu ditu magistratuak. Besteak beste, ikuskatzaileak eta zirkulazioko segurtasun zuzendariak ere deklaratzera deituko ditu.

Adifeko bost arduradunek datorren astean deklaratu beharko dute. Bik datorren irailaren 18an aurkeztu beharko dute epaitegian, eta beste hiruk hurrengo egunean.

Gaur kaleratutako autoaren aurretik, Alaez magistratuak ezagutzera emandako beste auto batean Adifeko ordezkariak inputatzeko argudioak argitaratu ziren. Bertan jasotzen denez, Francisco Jose Garzon Amo tren-gidariak zeraman gehiegizko abiadura lotuta dago tren istripuarekin, baina, zehazten du gidaria "zigortzeko moduko arau-hauste"n erori zela, trenbideko seinalizazioaren eraginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Epaiketak AHT Euskadi Galizia azken ordukoa Tren istripuak Adif