Gizartea -

Canal 9ren itxiera

Legea aldatu eta zuzenean izendatu du Fabrak RTVVko zuzendari berria

Valentziako irrati-telebistako Administrazio Kontseiluan hutsik geratu ziren karguak Gorteei itxaron gabe izendatzeko dekretu legea onartu eta Ernesto Moreno izendatu dute zuzendari nagusi.

Langileek eta ezkerreko alderdiek hartu dute ekimena RTVVn

1:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako Gobernuak RTVV irrati-telebistako bost kontseilari berri, tartean Ernesto Moreno zuzendari nagusi berria, izendatu ditu ostegun honetan. Valentziako irrati-telebista publikoa ''gobernatzeko ezintasun egoerari'' aurre egiteko hartu dute erabakia, Jose Ciscar Generalitateako presidenteordeak azaldu duenez.

Administrazio Kontseiluan hutsik geratu ziren karguak zuzenean izendatu ahal izateko lege-dekretua onartu du aurretik Generalitateak, ostegun honetan egin duen ohiz kanpoko saioan. Hala, ez dute karguak Gorteetan hautatu ditzaten itxaron behar izan.

Asteazken honetan zuzendaritzak dimisioa eman ondoren, eta Valentziako irrati-telebistak bizi duen ''agintaritza eta administrazio'' gabeziaren aurrean, ''RTVVko zerbitzu publikoa bermatzea'' du lege dekretuak helburu.

Alberto Fabra buru duen Generalitateak sinatu du, eta Diari Oficial de la Comunitat Valenciana aldizkari ofizialean kaleratu dute ostegun honetan. Gaur bertan sartu da neurria indarrean, eta, ondoren, bilera berria egin dute, bost kontseilari berriak izendatzeko.

12.000 sinadura, 24 orduan

RTVV Valentziako irrati-telebista publikoa itxi ez dezaten sinadurak biltzeko ekimena abiatu dute interneten, eta 12.000 sinaduratik gora jaso dituzte 24 orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea