Gizartea -

Hilketaren ikerketa

Rosario Portok hil zuen Asunta, ikerketaren arabera

Dirudienez, alaba ito ostean, Rosariok berak eraman zuen Asuntaren gorpua baso pistara.

Rosario Porto. Argazkia. EFE
Rosario Porto. Argazkia. EFE
Rosario Porto. Argazkia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 22an Teoko (A Coruña) baso pista batean hilda aurki zuten umea, amak hil zuela jakin dugu gaur. Hain zuzen ere, Asunta itota hil zela argitu du ikerketak.

Dirudienez, Lorazepam lasaigarriaren gehiegizko dosiagatik lo gelditu zen Asunta, eta Rosario Portok orduan ito zuen alaba.

Ikerketa gertutik jarraitzen duten iturriek jakitera eman dutenez, Jose Antonio Vazquez Tain epaileak gaur emango die sumarioaren berri biktimaren gurasoei. Azken hauek kartzelan daude, alabaren hilketa leporatzen dietelako.

La Voz de Galicia egunkariaren arabera, ikerketak dio Asuntaren amak utzi zuela gorpua basoan. Ustez, etxean bertan hil zuen Asunta, eta autoan eraman zuen hilotza baso pistara. Antza denez, besapeetatik helduta, bide bazterrera arte arrastaka eraman zuen gorpua.

Asunta iragan irailaren 12an hil zen, 12 urte zituela. Rosario Porto abokatua eta Alfonso Basterra kazetaria (Asuntaren gurasoak) banatuta daude, eta biei alaba hiltzea egotzi diete. Horregatik, daude kartzelan, irailaren 27tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Galizia Umeak albisteak gaur Erailketak