Gizartea -

Epaiketa

11 urteko kartzela-zigorra, Lasarten osaba hil zuen gaztearentzat

Urte horiek Arrasateko Aitameni zentroan pasatzea proposatu du, gaztearen eskizofrenia paranoidea tratatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak 11 urteko kartzela-zigorra ezarri dio iazko apirilean Lasarte-Oriako baserri batean osaba hil zuen gazteari.

Epaiaren arabera, frogatuta gelditu da gaztea osabaren baserrira joan zela, eskopeta bat hartu eta hiru tiro bota zizkiola ohean zegoenean.

Hala, 10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote, hilketagatik; hiru hilabetekoa, bizilekua bortxatzeagatik; beste hiru hilabetekoa armak zilegi ez den moduan edukitzeagatik; eta beste sei hilabeteko zigorra sutea eragiteagatik.

Edonola ere, 11 urte horiek Arrasateko Aitameni zentroan pasatzea proposatu du, gaztearen eskizofrenia paranoidea tratatzeko.

Halaber, hiltzaileak biktimaren zazpi anaietako bakoitzari 10.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die, eta beste 900 euro suteak kaltetutako autoaren jabeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lasarte-Oria albisteak