Gizartea -

Gertakaria

Lasarte-Oriako hilketaren egilea kartzelara eraman dute

Ertzaintzak, legeak jasotzen duen moduan, 72 ordu izan zuen atxilotuta, baina atxiloaldia luzatzeko epaitegiaren baimena jaso zuen ondoren. Azkenean, epaileak kartzelan sartzeko agindua eman du.

Ertzaintzaren agenteak, hilketa gertatu zen Lasarte-Oriako baserrian. Argazkia: EITB
Ertzaintzaren agenteak, hilketa gertatu zen Lasarte-Oriako baserrian. Argazkia: EITB
Ertzaintzaren agenteak, hilketa gertatu zen Lasarte-Oriako baserrian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarte-Oriako baserri batean osaba hiltzea leporatu zioten 24 urteko gaztea kartzelara eraman dute, kasua aztertzen ari den epaitegiak agindu eta Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Igandean, Usurbilen atxilotu zuten akusatua, larunbatean Lasarte-Oriako Papene baserrian buruan tiro bat zuen osabaren hilotza topatu ostean.

Herrizaingo Sailak azaldu duenaren arabera, epailearen aurretik pasatzeko legeak ezartzen duen 72 orduko epea atzo goizean amaitu zen, baina epaitegiak luzatzea erabaki zuen.

Azkenean, atzo gauean, epaileak kartzelan sartzeko agindua eman zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea