Gizartea -

Deustuko hilketaren epaiketa

Biktimak 52 labankada jaso zituen eta odolustuta hil zen

Hilotzaren autopsia egin zuen auzitegiko medikuek adierazi dutenez, "biktimak ezin izan zuen bere burua defendatu".

Deustuko hilketa epaitzen ari dira Bizkaiko Auzitegian. Argazkia: EFE
Deustuko hilketaren epaiketa EFE
Deustuko hilketa epaitzen ari dira Bizkaiko Auzitegian. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Deustu auzoan 2012ko maiatzaren 25ean hil zuten emakumeak 52 labankada jaso zituen. Bizi-organoetan jaso zituen labankadak, biriketako batean, urdailean eta gibelean, eta bi jugularrak ebaki zizkion. Minutu gutxiren buruan hil zen emakumea odolustuta eta ezin izan zuen bere burua defendatu.

Bizkaiko Auzitegian hilketa epaitzen ari dira eta gaur laugarren jardunaldia egin dute. Hilotzaren autopsia egin zuten auzitegiko medikuek deklaratu dute gaur eta emakumeak zituen zauriak aztertu ondoren, erasoa minutu gutxitan gertatu zela ondorioztatu dute.

Akusazio partikularraren galderei erantzunez, medikuek adierazi dute “biktimak babesteko besoekin berezko keinuren bat” egin ahal izan zuela, “baina ez zuen arma heltzeko betarik izan, ezta akusatuari eraso egiteko ere”.

Akusatuak konpultsiboki aritu izana ukatu dute auzitegiko medikuek, “erasoa hainbat bider gelditu zuen emakumearen gorpua mugitzeko”.

Emakumeak  bizi-organoetan jaso zituen labankadak, biriketako batean, urdailean eta gibelean, eta bi jugularrak ebaki zizkion. Zaurien eraginez, emakumea shock hipobolemikoan sartu zen eta odolustuta hil zen.

Zauri guztiak 8 zentimetroko sorbatz bakarra zuen arma zuri batzuekin egin ziren. Krimenaren ondoren akusatuak poliziei eman zien sukaldeko labanaren berdina.

Odol aztarnen analisia

Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateko ertzainek ere lekuko gisa deklaratu dute gaurko saioan. Adierazi dutenez, Deustuko Ramon eta Cajal kaleko 42. zenbakian aurkitutako odol aztarnak eta akusatuaren etxean eta haren zituen erropetan aurkitutakoak biktimaren profil genetikoarekin bat datoz.

Epaiketak bihar izango du jarraipena eta akusatuaren txosten psikiatriko eta psikologikoak aurkeztuko dituzte.

Defentsak adierazi duenez, akusatuak ez du ezer gogoratzen eskizofrenia paranoidea baitu, eta, beraz, deliturik ez zela egon uste du. Fiskaltzak, berriz, zigorraren salbuesle ez-osotzat jo du gaixotasun mentala.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Delituak Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Albisteak Erailketak albisteak