Gizartea -

Txostena

Ertzaintzak Internet bidez egindako ia 3.600 iruzur ikertu zituen iaz

Sarean egindako iruzurren salaketek % 40 egin dute gora, gehienak bankuko kontu korronteetan egindako lapurretak eta iruzurrezko erosketak izan dira.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak Internet bidez EAEn egindako ia 3.600 iruzur ikertu zituen 2013an, gehienak bankuko kontu korronteetan egindako lapurretak eta iruzurrezko erosketak; horrela, 2012rekin alderatuta, % 40 egin dute gora salaketek.

Aipatutakoa kontuan hartuta, Ertzaintzako adituek Interneten azaldutako 'maukei' kasurik ez egitea, sistemak eguneratzea eta biruskontrako programak instalatzea gomendatu dute.

Zehatz-mehatz, ertzainek horren moduko 3.592 iruzur atzeman zituen, 2012ko 2.561en aldean, gaur, larunbata, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Sarean egiten diren delituen % 90 iruzurrak dira, gainerakoak mehatxuak, irainak, jazarpen sexuala, adin txikienganako gehiegikeriak, sekretuak azaleraztea, estortsioa eta jabetza intelektualaren kontrako delituak dira.

Iruzur gehienak partikularren banku-korronteetan lapurtutako diruari lotuta daude.

Askotan egiten den beste iruzur bat aurretik ordaindutako erosketetan atzematen dituzte, bigarren eskuko artikuluak erosteko web guneetan; normalean erosleek ez dituzte artikuluok jasotzen edo, jasoz gero, ez dute eskainitakoarekin bat egiten.

Segurtasun Sailak, halaber, bestelako iruzurrez ohartarazi du, esaterako, lan-eskaintza faltsuak; kasu gehienetan berehala lanean hastea, soldata handiak eta etxetik lan egitea eskaintzen dute iruzurgileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Ertzaintzaren albisteak Delituak azken ordukoa Iruzurrak argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Interneteko albisteak Lapurretak azken ordukoa