Gizartea -
Gertakaria
Hilik aurkitu dute larunbatean Mungian desagertu zen gizona
Gorpua Zumetxagako San Migel ermitatik gertu topatu dute, hau da, Bakio eta Larrauri artean.
Erredakzioa
Larunbatean Mungian (Bizkaia) desagertu zen 82 urteko gizonezkoa hilik aurkitu dute gaur goizean, Zumetxagako San Migel ermitatik gertu, Bakio eta Larrauri artean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Gizona larunbat arratsaldean joan zen etxetik, txakurrekin mendi-ibilia egiteko, baina ez zen itzuli.
Harrezkero, Ertzaintza eta hainbat boluntario haren bila aritu dira, gaur goizean, 11:30ean, hilik aurkitu duten arte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea