Gizartea -

Gasteizen hildako neskatoa

Osakidetzaren azalpenen 'zain' daudela esan du Osasun Ministerioak

"Espainiar guztiek osasun zerbitzua Espainia osoan jasotzeko eskubidea" dutela esan du Ana Matok.

Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministroa. EFE
Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministroa. EFE
Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Mato Espainiako Gobernuko Osasun ministroak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren "azalpenen zain" daudela adierazi du, Trebiñuko neskato bat Txagorritxuko Ospitalean (Gasteiz) hil eta gero.

Umearen gurasoen esanetan, Osakidetzak errefusatu egin zuen Trebiñura anbulantzia bat bidaltzea, eta Mirandara (Burgos) deitzeko eskatu zien.

Atzo, Jaurlaritzak ikerketa bat abiatu zuen, gertatutakoa argitzeko.

"Euskadiko Osasun Sailaren azalpenei itxaron beharko diegu; horien azalpenen zain gaude, horiek informatu behar gaituzte eta", adierazi du ministroak.

Matok azaldu duenez, "ez dago protokolorik" kasu hauetarako; izan ere, "espainiar guztiek dute osasun zerbitzua Espainia osoan jasotzeko eskubidea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskadiko Osasuna