Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gobernuak indarkeriaren biktimen arrisku-balorazioa berraztertu du
Biktimen arriskuaren balorazioaren protokoloa berraztertuko du, "pertsonalizatutako planekin", emakumeak babesteko egungo egoera hobetzen saiatuko den lantalde baten bitartez.
Erredakzioa
Gobernuak indarkeria matxistaren biktimen arriskuaren balorazioaren protokoloa berraztertuko du, "pertsonalizatutako planekin", emakumeak babesteko egungo egoera hobetzen saiatuko den lantalde baten bitartez.
Neurri hori Osasun, Ana Mato Osasun, Zerbitzu eta Berdintasun ministroak, Alberto Ruiz Gallardon Justiziakoak eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak aparteko bilera egin duten bileran adostu dute, azkenaldian hilketa kopurua asko igo delako.
Lantaldean Estatuko segurtasun indarren kideak sartuko dituzte, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusia, Espetxeetako Erakundea, Genero Indarkeriarako Gobernuak duen Ordezkaritza eta Justizia Ministerioa, Ana Matok zuzentzen duen departamentuak azaldu duenez.
Aparteko bilera
Espainiako Gobernuko Ana Mato Osasun, Zerbitzu eta Berdintasun ministroak, Alberto Ruiz Gallardon Justiziakoak eta Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak aparteko bilera egin dute gaur emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen babesa indartzeko, azkenaldian hilketa kopuruak gora egin duela eta.
Marta Gonzalez PPren Berdintasun alorreko bozeramaileak jakitera eman duenez, "goi mailako" bilera izan da arratsaldekoa, eta ministroekin batera Estatu idazkariak eta Ministerioko beste goi kargudun batzuk ere bildu dira.
Gonzalezek azaldu duenez, Osasun Ministerioa indarkeria matxistaren inguruko "guztia" berrikusteko prest dago, eta "agian" lege integrala aldatzeko "garaia" dela uste du.
Azken hilketa matxista atzo izan zen. 42 urteko emakume bat hilda aurkitu zuten atzo goizaldean Jerez de la Fronteran (Cadiz), indarkeria zantzuak zituela. Antza denez, senarrak hil zuen, eta, ondoren, gizona bere buruaz beste egiten saiatu zen.
Gainera, atzo bertan, 35 urteko gizon bat atxilotu zuten Lasarte-Orian, bikotekideari eraso egin ziolakoan. Hasieran bortxatzen saiatu omen zen, eta, lortu ez zuenez, jo egin zuen eta autoarekin harrapatu zuen.
Emakumeen kontrako indarkeriaren biktimak artatzeko telefonoa: 016.