Gizartea -

Ikerketa

Alzheimerra zuten saguetan oroimena lehengoratzea lortu dute

Blokeatzen bada, oroimenaren egonkortzea blokeatzen duen proteina topatu ostean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikertzaileek terapia genetikoa erabili dute.

 

Alzheimer
Alzheimer
Alzheimer

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko (UAB) ikertzaileek alzheimerra duten saguetan oroimena sortzeko mekanismoa lehengoratzea lortu dute. Blokeatzen bada, oroimenaren egonkortzea blokeatzen duen proteina topatu ostean, ikertzaileek terapia genetikoa erabili dute.

UABk azaldu duenez, Neurozientzietako Institutuko zientzialariek egin dute ikerketa, eta memoriaren egonkortzean parte hartzen duen mekanismo zelular bat topatzea ahalbidetu du.

Aurkikuntza horren ostean, zientzialariek oroimenaren galera lehenagorazteko terapia genetikoa garatzea lortu dute.

Terapia genetikoak lehenagoratu duen proteinari esker, epe luzerako oroimenaren egonkortzean parte hartzen duten geneak aktibatzeko seinaleak sortu dira.

Ikerketak duen garrantzia dela eta, The Journal of Neuroscience aldizkariaren azalera iritsi da ostegun honetan.

Blokeatuta zegoen proteina identifikatzeko, ikertzaileek sagu osasuntsuen eta gaixotasuna zuten sagu trasgenikoen arteko alderaketa egin dute.

DNA mikrotxipen bitartez, batean eta bestean izaten diren gaixotasunaren fase desberdinetako geneak eta proteinak identifikatu dituzte zientzialariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Albisteak Zientzia berriak Osasun albisteak Alzheimerraren sintomak