Gizartea -

Asunta Basterraren hilketa

Asuntaren irudi 'makabroak' atzeman dituzte aitaren ordenagailuan

Ikertzaileek Asiar arrazako emakumeen irudi eta bideo pornografikoak ere errekuperatu dituzte.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak Asunta Basterraren irudi 'makabroak' errekuperatu ditu Alfonso Basterraren ordenagailutik eta eskuko telefonotik, ikerketaren iturriek Europa Press albiste agentziari baieztatu diotenez. Aipaturiko irudiak ezabatuak izan ziren, baina ikertzaileek errekuperatzea lortu dute.

Ikus-entzunezko materiala Santiagoko 2. instrukzio epaitegiaren esku utzi du Poliziak eta irudiak kausara gehitu dituzte Asiar arrazako emakumeen irudi eta bideo pornografikoekin batera. Epaitegiak irudiak eta adituen txostenak bidali zizkien asteazkenean auziko alde guztiei.

Europa Pressek kontsultatutako iturrien arabera, "Asunta Basterraren irudiak zailak dira azaltzen aita baten ikuspuntutik, izan ere, irudiek pornografia kutsua dute haurrak jantzita duen arropagatik eta duen gorputz jarreragatik". Iturriaren esanetan, "haurrak drogatuta dagoen itxura du zenbait iruditan, eta beste batzuetan "lo dago, meztituta balego bezala".

Edozein kasutan, "irudiak ez dira adin txikikoaren heriotza argitzeko froga zuzena", iturriaren arabera. Hala ere, Fiskaltzak eta herri akusazioak beste akusazio ildo bat irekitzea eska dezakete, Asunta Basterraren kuleroetan aurkitu zuten Alfonso Basterraren DNArekin lotura izan dezakelakoan.

Bestalde, Asiar arrazako emakumeen irudi eta bideo pornografikoei dagokionez, ikertzaileak emakume helduak edo adin txikikoak diren ikertzen ari dira. Halaber, Asunta Basterrak estupefazienteen inguruan idatzitako olerki bat ere sumariora gehitu dute.

Alfonso Basterraren ordenagailua eta eskuko telefonoa haurraren aitak alokatuta duen etxebizitza batean aurkitu zituen Poliziak. Aurrez ere miatu zuten etxebizitza, baina orduan ez zuten ezer aurkitu. Basterraren abokatuak hala eskatuta bigarren aldiz joan ziren etxea miatzera maizterrak etxea utzi zuela argudiatuta. Bigarren miaketan denen bistara zeuden eskuko telefonoa eta ordenagailua, baina bertako edukiak ezabatuta zeuden.

Alfonso Basterra eta Rosario Porto gurasoak behin-behineko espetxealdia betetzen ari dira, Asunta Basterra alabaren hilketagatik inputatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak azken ordukoa Gizartea bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Galizia Haurtzaroa albisteak Erailketak albisteak