Gizartea -

Asunta Basterra auzia

18 urteko zigorra eskatu du Fiskaltzak Asuntaren gurasoentzat

Ministerio Publikoak erailketa egozten die Asunta Basterra neskatoaren gurasoei.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 18 urteko espetxe zigorra eskatuko du Asunta Basterra Porto haurraren gurasoentzat, Alfonso Basterra eta Rosario Portorentzat. Fiskalaren ustez, alabaren erailketan parte hartu zuten. Clara Campoamor elkartea akusazio partikular moduan aurkeztu da kasuan eta 20 urteko espetxe zigorra eskatu du bakoitzarentzat.

Fiskaltzak bere idatzian jaso duenez, akusatuek elkarrekin hil zuten haurra eta "antolatutako plana gauzatu zuten, Asuntaren aitak 2013ko irailean Orfidal pilulak erosi baitzituen". Idatzian jasotakoaren arabera, neskatoak ezin izan zuela bere burua defendatu ere egin, pilulen eraginpean baitzegoen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak bideoak Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Galizia Umeak azken ordukoa Krimenak azken ordukoa Amak albisteak