Gizartea -
Asuntaren krimena
Rosario Porto: 'Asuntaren argazkiak testuingurutik atera dituzte'
Rosario Porto "fisikoki eta moralki jota" dagoela ziurtatu du haren abokatuak. Texeiroko espetxean Portorekin bilera izan du abokatuak. Porto behin behineko espetxealdia betetzen ari da.
Erredakzioa
Asunta Basterraren argazkiak "testuingurutik atera" dituztela adierazi du Rosario Porto biktimaren amak, Jose Luis Gutierrez Aranguren abokatuak jakitera eman duenez. Neskatoaren gorpua Teoko (Coruña) mendi bide batean agertu zen, iragan irailean. Adingabeak argazkiak egitea eskatu zuela argudiatu du biktimaren amak.
Rosario Porto "fisikoki eta moralki jota" dagoela ziurtatu du haren abokatuak. Texeiroko espetxean Portorekin bilera izan du abokatuak. Porto behin behineko espetxealdia betetzen ari da.
"Argazkien inguruan nire iritzi bera du Rosariok", azaldu du abokatuak. Familiaren dispositibo elektronikoetan argazkiak aurkitu zituen Guardia Zibilak, eta iragan astean argitaratu zituzten.
Abokatuaren hitzetan, "testuingurutik atera eta pornografia adierazpenekin nahastu dituzte".
Argazkiak "urrian atzeman" zituztela azpimarratu du Portoren abokatuak. "Batzuk 2010ean eta 2012an egin zituzten, Asuntak berak eskatuta", gaineratu du abokatuak.