Gizartea -

Lehen urteurrena

Asunta hil eta urtebetera, epaiketaren zain dauden gurasoak

Rosario Porto amak 'El Correo gallego' egunkarian eskela bat argitaratu du alabaren omenez.

Asunta Basterraren gorpua agertu zen tokian loreak jarri dituzte. Argazkia: EiTB
Asunta Basterraren gorpua agertu zen tokian loreak jarri dituzte. Argazkia: EiTB
Urtebete da Asunta neskatila hil zutela

0:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur urtebete hil zuten Asunta Basterra neskatoa Galizian. Teo herriko mendi-bide batean aurkitu zuten haren gorpua biharamunean, eta Poliziak hasieratik hiltzailea gertuko norbait izan zitekeenaren susmoa izan zuen.

Hasiera-hasieratik Rosario Porto eta Alfonso Basterra haurraren gurasoak izan dira Asuntaren heriotzaren susmagarri nagusiak. Biei ala biei hilketa leporatzen diete eta epaiketaren zain kartzelan daude.

Herri akusazioak 20 urteko kartzela zigorra eskatzen du bakoitzarentzat, Fiskalak 18 urteko zigorra eta Defentsak berrik absoluzioa eskatzen du gurasoak hilketan inplikatzeko "plan bat" dagoela argudiatuta. Kontuak kontu, herri epaimahai batek izango du azken hitza.

Heriotzaren lehen urteurrenean, Rosario Portok eskela bat argitaratu du El Correo Gallego egunkarian alabaren omenez. Testuak honela dio: "Asunta Yong-Fang. In Memorian. Beti maiteko zaitut. Ama"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak argazkiak Epaiketak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Albisteak Galizia albisteak Umeak azken ordukoa Krimenak azken ordukoa Gurasoak  gaur