Gizartea -
Basurtuko ospitalea
Ebolaren kontrako protokoloa jarri dute martxan Bilbon
31 urteko emakume bat ingresatu dute Basurtuko ospitalean, ebolarekin bat datozen sintomak zituela. Izatez nigeriarra da, eta Bilbon bizi da. Atzo itzuli zen jaioterritik.
Erredakzioa
Ebolaren kontrako protokoloa jarri dute martxan Bilbon, Basurtuko ospitalean. Bizkaiko hiriburuan bizi den 31 urteko emakume nigeriar bat ospitaleratu dute bertan, bere jaioterritik itzuli eta biharamunean.
Osakidetzak ohar baten bidez azaldu duenez, emakumea egonkor dago, eta beharrezko proba guztiak egiten ari zaizkio. Datozen 24 orduotan izango dituzte proba horien emaitzak, eta orduan jakingo dute ebola duen ala ez.
Abuztutik, hiru aldiz jarri dute martxan protokolo hori Euskadin: birritan Basurtun (gizonezkoak ziren biak), eta behin Donostian (ebolaren antzeko zantzuak zituen emakume bat bertaratu zenean). Hiruretatik, batek ere ez du gaitza izan; antzeko sintomak dituzten gaixotasunak zituzten kasu guztietan.