Gizartea -

Erakargarri turistikoa

Idiazabalgo Udalak Gaztaren Europar Bidearen sorrera sustatu du

Ekimenak kalitatezko produktua eta erakargarri turistikoa uztartu nahi ditu gazta ardatz hartuta. Horretarako, Europa mailan alor horretan diren udalerri esanguratsuenak elkartzeko xedea du.

Idiazabal
Idiazabal
Gaztaren europar bidea sortu da

1:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Gaztaren Europar Bidea Tailerra – GEBt” Foroaren I. edizioa hartu du egun hauetan Idiazabalek. Lan topaketa horretan bildu dira estatu mailako bederatzi jatorri-deitura eta Gaztaren Europar Bidea sortzeko oinarriak finkatu dira. Idiazabalgo Udalak bultzatu du ekimena.

Prentsa-ohar batean Idiazabalgo Udalak aipatu duenez, Gaztaren Europar Bidea ekimenak kalitatezko produktua eta erakargarri turistikoa uztartu nahi ditu gazta ardatz hartuta. Horretarako, Europa mailan alor horretan diren udalerri esanguratsuenak elkartzeko xedea du.

Idiazabalgo Udalak burutu, sustatu eta gidatutako proiektua da, eta Europako Batzordeak 2014-2020 epealdirako duen estrategiaren baitan kokatuta dago. Bestea beste, Europako produktu gastronomikoak sustatzea du helburua estrategiak. Hori guztia, Bidea osatuko duten erakunde eta eragile desberdinen arteko elkarlana, lankidetza eta sinergiak sortzeko esparru baten barruan egingo da.

Horrela, sektore turistikoaren eta gastronomikoaren arteko harremana sustatu nahi dute, nekazarietatik turismo enpresetara doan kate oso bati bere udalerri eta eskualdeetan aberastasuna eta garapena sortzeko aukera emanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia albisteak Gipuzkoa Euskadi argazkiak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Goierri eskualdea Idiazabal Gazta azken ordukoa