Gizartea -

Dibidendu digitala

Antenak egokitzeko epea luzatzea onartuko du gaur Gobernuak

Sektoreko profesionalek gutxienez hiru hilabete gehiago eskatzen dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Litekeena da Espainiako Gobernuak antenak egokitzeko epea luzatzea gaur, urteko azken Ministroen Kontseiluan. Hala, abenduaren 31tik aurrera ere indarrean egongo litzateke 'simulcast'a. Europak aginduta, 2015eko urtarrilaren 1ean sartzen da indarrean dibidendu digital, baina, antena guztiak egokitzeko zailtasunen aurrean, litekeena da epe hori luzatzea.

Joan den astelehenean Jose Manuel Soria Industria ministroak azaldu zuen ez zegoela ??egun zehatzik?? LTD edo Lurreko Telebista Digitala ??itzaltzeko??, eta epearen luzapena ostiral honetako Ministroen Kontseiluan jorratzeko asmoa zuela.

Dibidendu digitala

2010ean itzalaldi digitala egin zutenetik, modu digitalean emititzen da telebista, lurreko hedatzaile sare baten bitartez. LTD edo Lurreko Telebista Digitala deitzen zaio horri. LTDa uhinen bidez barreiatzen da; uhinok espazio publiko jakin batean daude, espektro erradioelektrikoan. Espektro honetan hainbat zerbitzuk egiten dute bat: telebista, irratia, telefonia?.

Lurreko Telebista Digitala 407-862 MHz-eko UHF bandan (Ultra High Frequency-ren siglak ingelesez; Frekuentzia Ultra Altuak, euskaraz) egon da azken urteetan Espainiako Estatuan. 2007an, belaunaldi berriko telekomunikazioen teknologia ate-joka zegoela iritzita, bandaren azken frekuentziak (790 MHz-etik 862 MHz-era doazenak) 4G sareetara bideratu behar zirela ebatzi zuen Europako Batzordeak eta estatu kideek ere hala egiteko zuzentaraua onartu zuten.

Arauari jarraiki, 800 MHz-eko banda 4G-ko sareei bideratzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak, baina hori egin ahal izateko, seinalea frekuentzia horietan emititzen zuten telebista-kate batzuk lekuz aldatu behar ziren. Hori da, hain justu, dibidendu digitala: frekuentziok berrantolatzeko prozesua 800 MHz-eko banda libre gera dadin. Hala, seinalea 61 eta 69 frekuentzien artean emititzen zuten telebista-kateak beste batera eramango dituzte.

Prozesu tekniko honen aurrean neurriak hartu behar izan dituzte etxebizitza-eraikinek. Aurrena, antena egokitu behar izan dute eta, ondoren, telebista-kanalak berriro sintonizatu. Etxebizitza bakarreko etxeetan eta eraikin txikietan beste era bateko antenak erabiltzen direnez, ez dituzte antenak egokitu behar izan, eta kanalak sintonizatzearekin nahikoa da. Dibidendu digitalak telebista LTDaren bidez jasotzen dutenei bakarrik eragingo die, ez seinalea kable bidez jasotzen dutenei.

4G-ko sareei lekua uzteko erabakia 2011n hartu zuen Gobernuak. Nolanahi ere, aldaketok burutzeko diru-laguntzak, epeak eta prozedurak jasotzen dituen dekretua 2014ko urrian adostu zuen eta, hortaz, antenak egokitzeko hiru hilabete bakarrik izan dituzte.

Denbora-tarte mugatu hori da, hain zuzen ere, telekomunikazioen instalatzaileek salatu dutena.

Sektoreak hiru hilabete eskatzen ditu

Hortaz, sektoreko enpresek eta Kontsumitzaileek elkarteak ahoz batez defendatu dute gutxienez hiru hilabetez eutsi egin behar zaiola ?simulcast? horri.

Europako epeak

Europako Batzordeak jada Espainiari ohartarazi dio ??ahalik eta arinen?? bideratu behar dituela 800 MHz-ko frekuentziak  4G sareetara. Berez, 2013ko urtarrilaren 1 arte zuten herrialdeek hori egiteko epea, eta Espainiak 2014ko urtarrila arte atzeratzea lortu zuen.

Diru-laguntzak

Herritarrek 2015eko ekainaren 30 arte eskatu ahalko dituzte antenak egokitzeko Gobernuak onartutako 280 milioi euroko laguntzak. Orain arte, 92.790 bizilagunen komunitatek eskatu dituzte laguntza, eta 2015eako urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Araba Telebista