Gizartea -
Eusko Jaurlaritza
Botiken koordainketarako diru-laguntzak gaur sartuko dira indarrean
Eusko Jaurlaritzak 11,5 milioiko aurrekontua prestatu du, sistema berriaren ondorioz, sendagaiak ordaintzeko arazoak dituzten herritarrak laguntzeko.
Erredakzioa
Sendagaien koordainketarako Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako diru-laguntza berriak astelehen honetatik aurrera eskatu ahal izango dituzte euskal herritarrek. Eusko Jaurlaritzak 11,5 milioiko aurrekontua prestatu du, sistema berriaren ondorioz, sendagaiak ordaintzeko arazoak dituzten herritarrak laguntzeko.
Jon Darpon Osasun sailburuak azaldu duenez, laguntza-programa hori berritzea erabaki du Jaurlaritzak Gobernu zentralak abiatutako koordainketa sistema errefusatzen dutelako. Sistema horren ondorioz, sendagaiak eskuratzeko diru gehiago ordaindu behar dute herritarrek.
Diru-laguntza horiei esker, arazo ekonomikoengatik sendagaiak hartzeari uko egin dioten gaixoek tratamendua berriro hartzea espero du Eusko Jaurlaritzak.
Diru-laguntzak jaso ditzaketenak urtero 18.000 euro baino gutxiago kobratzen duten Gizarte Segurantzako pentsiodunak dira, baita langabezian dauden eta inolako diru-laguntzarik jasotzen ez duten herritarrak.
Gainera, Osakidetzako txartelik ez duten pertsonek ere eskatu dezakete laguntza hori, baina norberaren kasua Euskal Autonomia Erkidegoko Osakidetzako osasun-laguntzetarako erregimen-dekretuaren barruan baldin badago.
Halaber, MUFACE, MUGEJU e ISFAS elkarteetako pentsiodunek, Euskadin erroldatuta daudenek eta 18.000 euro baino gutxiagoko errentak dituztenek ere jaso ditzakete laguntzak.