Gizartea -
Araba
1.500 marihuana landare topatu dituzte Legution
Lapurreta bat ikertzen ari zela atzeman ditu Ertzaintzak, industrialde batean.
Erredakzioa
Ertzaintzak 1.500 marihuana landare atzeman zituen joan den astean Legutioko (Araba) industrialde batean. Ondorioz, zazpi pertsona inputatu ditu, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, landareak hainbat sailetan banatuta zeuden, eta argiztatzeko, ureztatzeko eta lehortzeko sistemak zituzten.
Agenteek hilaren 10ean topatu zituzten. Goiain industrialdean hainbat lapurreta egin dituztela ohartarazi zioten EAEko Polizia autonomikoari, eta informazio hori egiaztatzeko bertaratu zen patruila batek atzeman zituen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea