Gizartea -

Frakinga Burgosen

Burgosko zundaketek ez dute Araban eraginik izango, Tapiaren hitzetan

BNK Espainia petrolio-enpresak, BNK Petroleum kanadarraren filialak, Burgos iparraldean frackinga erabiltzeko proposamena aurkeztu zuen atzo.

Fracking EEUU
Fracking EEUU
Fracking EEUU

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Burgos iparraldean frankingaren teknika erabiliz, egingo dituzten zundaketek ez dute Araban eraginik izango, gaur Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak azpimarratu duenez.

BNK Espainia petrolio-enpresak, BNK Petroleum kanadarraren filialak,  Burgos iparraldean frackinga erabiltzeko proposamena aurkeztu zuen atzo. Lurpetik gas naturala ateratzeko, 12 putzutan zundaketak egitea proposatu dute.

Sei eremutan egin nahi dituzte zundaketak, hiru Urracan eta beste hiru Sedanon, horietako bakoitzean bina zundaketa-putzu jarriko lituzkete martxan. Urraca proiektuaren baitan egin nahi dituzten zundaketak Arabatik gertu egingo dituzte.

Atzo, frackingaren aurkako elkarteek mila alegazio baino gehiago aurkeztu zituzten Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan, egitasmoaren aurka.

Gaur, Tapiak esan du zundaketa horiek ez dutela "inolaz ere" eraginik izango Araban, Burgosen bakarrik egingo baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Burgos bideoak Gizartea albisteak Frackinga bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gas naturalari buruzko albisteak