Gizartea -

78. urteurrena

Bonbardaketaren biktimak gogoratu dituzte Durangon

Durangoko 336 bizilagun hil ziren 1937ko bonbardaketan. Horrez gain, ehunka pertsona zauritu ziren.

Bonbardaketaren 78. urteurrena gogoan izan dute Durangon

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 78  urte pairatutako bonbardaketaren biktimak gogoratu dituzte gaur Durangon. Erasoan 336 bizilagun hil eta beste hainbat zauritu ziren. Ekitaldian erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariek parte hartu dute, biktimeen senide eta bizirik atera ziren herritarrekin batera.

Durangoko Udalak antolatu du gaurko omenaldia eta, besteak beste, Aitziber Irigoras alkatea, José Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Pilar Ardantza Gizarte Ekintzako diputatua edota Enrique Ullibarriarana Jaurlaritzako Biktimen Zuzendaritzako aholkuaria izan dira.

Alderdi politikoetatik Andoni Ortuzar EAJko EBBKo presidentea, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea edota Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia izan dira.

Hilerrian egin diete omenaldia biktimei. Aurten, polemika artean egin dute, PPko zinegotzia abstenitu baita Udalak gertakariak salatu eta egiaren batzordea osatzea proposatuz adostu duten adierazpen instituzionalean.

Bonbardaketa nagusia 1937ko martxoaren 31n burutu zuten Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek. Guztira 336 bizilagun hil zituzten, 281 bonba jaurtikita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Durango Frankismoari buruzko albisteak Gerra Zibileko biktimak