Gizartea -

Hilketa Institutuan

Dolua eta elkarretaratzeak nagusi Katalunian, erasoaren ostean

Kataluniako hezkuntza arloko langileek eta erakundeek egingo dituzten elkarretaratzeez gain, Wert ministroak ere, autonomia erkidegoetako ordezkariekin batera, dolumina agertuko dute Madrilen.

Bartzelonako institutoan omenaldia
Bartzelonako institutoan omenaldia
Ikasle eta irakasleak joan dira eskolara, baina ez dute klaserik izan

1:29

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako herritarrek dolu eguna dute gaur, asteartea, Bartzelonako Joan Fuster institutuan izandako erasoaren ostean. 13 urteko baleztadun mutiko batek, ustez, labankadaz irakasle bat hil eta beste lau pertsona zauritu zituen.

Hala, Kataluniako hezkuntza arloko langileek eta erakundeek elkarretaratze isilak egingo dituzte gaur hildakoaren omenez.

Horren ildotik, 11:00etan, gaur, minutu bateko isilunea egin dute Kataluniako hezkuntza zentro guztietan, Joan Fuster institutuko aipatutako gertaera dela eta.

Zentroak 08:00etan zabaldu ditu ateak, irakasleen ezohiko batzarra egiteko, aholkularitza jarraibideak ezartzeko, Bartzelonako larrialdi zerbitzuko (CUESB) kideekin batera.

Horrela, 10:00etatik aurrera, institutuko ikasleek zentrora sartu ahal izan dute, gelatan arta zitzaten. CUESBeko aditu banak lagundu du gela banatan, Juan Fuster Institutuak baieztatu duenez.

Gainera, 12:00etatik aurrera ikasleak etxera itzuliko dira, baina arratsaldean babes operatiboak martxan jarraituko du behar duten guztientzat.

Asteazkenetik aurrera, klasera joateari ekingo diote berriz institututan eta omenaldia egingo diote hildako irakasleari.

Madrilen ere, gogoan

Jose Ignacio Wert Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak, autonomia erkidegoetako Hezkuntza sailetako buru eta kargudunekin batera, minutu bateko isilunea egingo dute gaur Bartzelonan hildako irakaslearen omenez.

Horren haritik, Jose Luis Ayllon Gorteen Harremanetarako Estatu idazkariak adierazi du sinbolo horren bidez hildako irakaslea "omendu" nahi dutela eta, era berean, irakasleek egindako lana goraipatu.

Halaber, Wert autonomia erkidegoetako hezkuntza ordezkariekin bilduko da 12:00etan Ministerioaren egoitzan, besteak beste, LOMCEn jasotako ebaluazioen inguruan eztabaidatzeko, isilunea egin eta gero.

Mutikoak gaua eman du ospitalean

Joan Fuster Bartzelonako institutuan ustez irakaslea hil zuen 13 urteko mutikoak lehen gaua igaro du Bartzelonako San Joan de Déu Haurrentzako Ospitaleko Buruko Osasuneko departamentuan.

Alabaina, ospitaletik ez dute zehaztu zelan igaro duen gaua, ezta noiz egingo dioten azterketa psikiatrikoa ere, ezagutzeko zer geratu ote zen hezkuntza zentroa armak eskuan zituela sartu, irakasle bat hil eta beste lau pertsona zauritzeko.

Ikasleak 13 urte dituenez, isiltasuna nagusi da erakundeetako ordezkarien partetik, pribatutasuna ahalik eta gehien babesteko asmoz, horren moduko kasuetan egiten den bezala.

Irene RIgau Hezkuntza kontseilariaren esanetan, haurraren espedientean ez zegoen buruko arazorik jasota, baina "lehen zantzuen arabera, baliteke agerraldi psikotikoak eragin izana".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Bartzelona Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Nerabezaroa albisteak Erailketak