Gizartea -
'bi edo hiru aste barru'
Baliteke hegazkineko biktimen gorpuzkiak aste pare batean herriratzea
Joana Ortegaren arabera, biktimak identifikatzea "lan zaila eta korapilatsua da, baina agintari frantziarrak zorrotz eta zuzen ari dira".
Agentziak | Erredakzioa
Alpeetan istripua izan zuen Germanwingsen hegazkineko biktimen gorpuzkoak "bi, gehienez hiru, aste barru" aberriratuko omen dituzte, Joana Ortega Generalitateko presidenteordeak azaldu duenez.
La Xarxa Coumicació Local irratian Ortegak adierazi duenaren arabera, biktimak identifikatzea DNA erabilita "lan zaila eta korapilatsua da, baina agintari frantziarrak zorrotz eta zuzen ari dira".
Ortegaren esanetan, "ahalik eta arinen bukatzeko beharrezko lanak egiten ari dira".
Gainera, hegazkin-istripuko biktimen aldeko elizkizuna izateko ordu gutxi falta zirenean egin ditu Generalitateko presidenteordeak. Elizkizun horrek ika-mika eragin du Gobernu zentrala eta katalanaren eta artzapezpikutzaren artean, hileta katolikoa antolatu duelako.
"Garrantzitsuena da ekitaldia egitea eta jasotzea katalanek ematen dieten babesa, biktimak errespetatze aldera", esan du Ortegak.
Era berean, presidenteordea ziur agertu da gaur egitekoa den zeremoniarekin "denak eroso eta ordezkatuta sentituko dira", ekitaldia katolikoa bada ere, "kristauen, juduen eta musulmanen komunitateak ordezkatuta" izango direlako, eta adierazpenak egingo dituzte bukatzean.